XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baten gaiñean gelditzera zijoala, lertu zaio kartutxo ori.

An jetxi ziran arbola ostoak, ontzaren lumak eta danak.

Penaz gelditu giñan.

Guk nai genduan, aidean zijoala, bistan lertzea.

Deskuidoa izan genduan.

Metxa luzetxoa jarri genion.

Aitaren bildurra omen zan ganbarako leiotik barrena sartuko ote zan, bere metxa sutan zuala.

Askotan, uste ez dala, okerrak gertatzen dira.

Udaberrian asita, olaxe ibiltzen giñan.

Au ere gogoan det.

Ordizira urak eramateko, iturri bidea esaten genion, andik ibiltzen giñan.

Astoarekin ere bai.

Egun batean banator astoa egurrez kargatuta.

Egur adartsua zan.

Goiko pendizeko larrak astinduz zetorren, eta antxe eduki txepetxak bere kabia.

Or ikusi det astoko egur artetik igasi dijoala.

Astoa pasatu zanean, billatu nion nun zeukan kabia.

Pentsatu nuan: Biar arrapatuko aut.

Pentsatu bezela, joan nintzan urrengo egunean.

Poliki arrimatuta, itxi dizkiot bi txuloak.

Txepetxak bi txulo egiten dizkio kabiari, bat ixtean bestetik alde egiteko.

Nik biak itxi nizkionean, mokoarekin golpeka asi zan.

Baiña nola etzuan miñik ematen, kabi ta guzi ekarri nuan.

Sukaldean, gaztak sekatzeko egurrezko parrilla bat zegoan, altu jarrita

Arixe lotu nion txepetxa, anketik ari batekin, ustez seguru.

Baiñan denbora gutxirako.

Parrilla orren azpian edukitzen genduan, orre maia deitzen geniona.

Garai batean, taloak egiteko orrea egiten zan arto iriñarekin.

Orregatik deitzen zitzaion orre maia.

An zegoan nere txepetxa.

Alako batean, pentsatu du alde egitea, libre dagoalakoan.

Asi da egan.

Baiñan aria bukatu danean, or dator goitik bera txintxilika.